2025/01/26

Ez ahaztu nor zaren (Gontzal Mendibil)


Ez duzu ahaztu behar 
nor zaren nondik zatozen
Ez duzu ahaztu 
behar norantza zoazen
Ez duzu ahaztu 
behar non sortu zinen
Harrizko herri 
guretzat sortu zinela
Nor zaren, zer zaren, 
zeurekin daramazula
Ez duzu ahaztu behar

Ez duzu ahaztu behar 
nor zaren nondik zatozen
Ez duzu ahaztu behar 
norantza zoazen

Zuhaitzen antzera 
zutik bizitzeko 
sortua izan zarela 
menditik mundurazko 
bidea hartu duzula
Geroa zeuk eraiki behar duzula
Geroa zeuregan daukazula
Ez duzu ahaztu behar

Zuhaitzen antzera 
zutik bizitzeko 
sortua izan zarela 
Zuhaitzen antzera 
zutik bizitzeko 
sortua izan zarela 
Zuhaitzen antzera 
zutik bizitzeko 
sortua izan zarela
Zuhaitzen antzera 
zutik bizitzeko 
sortua izan zarela  

2025/01/23

Lo kanta (Mocedades)


Ixilik soinu denak,

ixilik txoriak,

umetxoak entzun dezan

amaren ipuina.

Itzal izar eta hilargi

bildu lehiatilak

sorgintxoek ez gaitzaten

ezagutu bihar.

Piztiak bildu dira

ilunabarrean

leizzpeko gelatxoan

epel epelean.

Bihar arte amaitu dira

enararen ohiuak

erbotxoaren jolasak

kukuen irriak.

Loo, lo, umetxoa,

loo, lo, lo, lo.

Ttunkurrunkunttun

zozoak dio.

Amaren magalean

egin zazu lo.

Gau guztian

zurekin nago.

2025/01/17

Iruten (Mocedades)


Iruten ari nuzu
kilua gerrian
ardura dudalarik, ardura dudalarik
nigarra begian
 
Ardura dudalarik..
nigarra begian
 
Alde nere leiatik
zalduna ba zara
piztukodut argizaria
oinezkoarentzat
 
Piztukodut argizaria...
oinezkoaren

2025/01/16

Señor maestro (Oskorri)


Señor maestro,

txoriya he visto,

harriya tirau,

hankian pegau,

odola sakau,

sasiyan trabau,

buscando buscando

denbora pasau.

 

Joan nintzanian, joan nintzanian

monte zala mendiya,

ikusi nuen, ikusi nuen

pájaro zala txoriya,

tiratu nion, tiratu nion

piedra zala harriya,

atera nion, atera nion

ojo zala begiya,

botatzen zuen, botatzen zuen

odol sangre gorriya.

Txotxoriya, txotxoriya,

txoriya txibilitariya.

2025/01/08

Marijane kanta zan (Oskorri)


Marijane kanta zan,
hik dakinan moduan,
ororen aintzinean.
Ez muziu, ez madam,
nik ez dauzut kanta eginen
bakidan moduan,
ororen aintzinean.
Ez muziu, ez madam,
nik ez dauzut kanta eginen.

Adi Marijane, Marijane,
beldurrik gabe kanta zan;
kanta kanta zan Marijane,
lotsarik ez ukan.

Marijane kanta zan,
hik dakinan moduan,
ororen aintzinean.
Bai muziu, bai madam,
nik ba dauzut kanta eginen
bakidan moduan,
ororen aintzinean.
Bai muziu, bai madam,
nik ba dauzut kanta eginen.

Adi Marijane, Marijane,
beldurrik gabe kanta zan;
kanta kanta zan Marijane,
lotsarik ez ukan.

Marijane dantza zan,
hik dakinan moduan,
ororen aintzinean.
Ez muziu, ez madam,
nik ez dauzut dantza eginen
bakidan moduan,
ororen aintzinean.
Ez muziu, ez madam,
nik ez dauzut dantza eginen.

Adi Marijane, Marijane,
beldurrik gabe dantza zan;
dantza, dantza zan Marijane,
lotsarik ez ukan.

Marijane dantza zan,
hik dakinan moduan,
ororen aintzinean.
Bai muziu, bai madam,
nik ba dauzut dantza eginen
bakidan moduan,
ororen aintzinean.
Bai muziu, bai madam,
nik ba dauzut dantza eginen.

Adi Marijane, Marijane,
beldurrik gabe dantza zan;
dantza, dantza zan Marijane,
lotsarik ez ukan.

2024/12/26

Txamarra txarto (Olaia Inziarte-Oñatiko Ganbara Abesbatza-Euskadiko Orke...

'Txamarra txartxo' Anonimoa / Anónimo Fernando Velázquez, moldaketa eta orkestrazioa / arreglo y orquestación Olaia Inziarte, bakarlaria / solista Oñatiko Ganbara Abesbatza Ganbara Txiki Abesbatza Aitor Biain-Bidarte, abesbatzako zuzendaria / director de coro Euskadiko Orkestra Fernando Velázquez, zuzendaria / director #zorionak #urteberrion2025 EITB eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlana. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/    / @gabidelamaza      / euskalkaraokeak   Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Txamarra txartxo bat, Jauna zuri gorputz eder horren estalgarri emango nizuke gusto handiz luzean laburrean ongi balitz. Ai oi Gabaren on¡ jai berri hori non degu non? Lagunak ere baditugu lau artzain eta bost unai gartsu Santxo, Peru eta Martín Antón Frantxisko, Paulo,Beltxior, Simon. Ai, iio, Gabaren on¡ jaio berri hori non degu, non?

Horra Mari Domingi (Ainhoa Larrañaga - Leioa Kantika - Euskadiko Orkestra)


Horra Mari Domingi, begira horri, gurekin nahi duela Belena etorri, gurekin nahi baduzu Belena etorri, atera beharko duzu gona zahar hori. Atoz, atoz, zure bila nenbilen ni, atoz, atoz, zure bila nenbilen ni. Atoz goazen, adora dezagun Belenen jaio den haur eder hori, haur eder hori."

The Fairytale of (Bilbao Deiedra Rebel folk) bideoklipa

2016az geroztik, nire koaderno, eskuizkribu eta orri solteetan gabon kantarik onenaren moldaketa egiteko ideiak galtzen dira. Shane MacGowan zendu behar izan zen iaz, kantuari bukaera emateko.Twitterren karaoke bertsio zikin bat birala egiten zen bitartean, gure taldeko kideren batek bazterbide batean bukatu zuen bizitzaren kolpe ugarien ondorioz. Beharbada, eta beste gauza askoren artean, musika bizi nahi izateagatik, eta ez musikatik bizi nahi izateagatik. Horregatik, abesti honek, gainbehera eta berpizkundearen esentzia osoa du… Gordinean grabatu ta sortu zelako. “Gaur Bilbo, bihar New York” abesten zuen Ladys Ramonek. Horregatik, Santurtzitik Bilbora metroan doazen arratoiek Bilboko maitagarrien ipuina sortu dugu. Hiri honen neurrira egina, talde su-emaile hark abesten zuen lez, mierda, rock & roll. Kantu honetan, Leire (Lorelei Green) dugu bidelagun, gure abesti batzuetan entzuteko aukera duzuen laguna. Bera zen aproposena kantu honetarako eta orain entzunda, argi esan dezakegu ez dugula huts egin. HITZA Mozkorren ziegan txiro batekin azken gabonak ziren berarentzat. Poeta kaxkarra xuxurlatu zidan ta zu hor zinen nire ametsetan. Apustan garaile Hau bai suertia urterik onena dator guretzat. Gabon zoriontsuak asko maite zaitut gure ametsa eskuetan dugu. Luxuzko kotxeak ta urrezko errekak ohitura zaharren Kontrako haizeak. Elkarrekin geunden eguberri horretan, Bilbi niretzat zela esan zenidan. Ziratsa! panpoxa! Bilboko printzesa orkestak jo zuen beste bat guretzat. Laboa kantari, mozkortiak dantzari ta gu musuka kantoi ospelean. Abesbatzakoek Txoria txori abesten eguberriko ezkilak Jingle jangle. Alferra! Pankia! Zu, berriz, drogen menpe bizi den atso doilorra zara. Kakaren pareko zizare bat zara, otoi egiten dut zure hiletaren zain. "... Norbait izan ninteke, bai edonor izan daiteke norbait aurkitu zintudanean ametsak apurtu zenizkidan zureak hartu ta nireak egin nituen. Orain, bakarrik ezin dut zurekin sortu nuelako guzti hau zurekin, zugatik nigatik maitia maitia informazio gehiago: celtic_outlaw@hotmail.com

Kukua (Oskorri)

Gu gaituzu Oskorri (Oskorri)

2024/12/20

Ongi etorri (Dupla)


WEB ORRIA: https://www.duplaofficial.com DENDA: https://serigrafia.eus/shop/dupla/es/ INSTAGRAM:   / duplaofficial   SPOTIFY: https://open.spotify.com/intl-es/arti... -------------- LETRA: Batek jakin zer egin Presio guzti honekin Probatu desegin Ez naiz fio inorekin Hemen naiz beste behin Adore tanta batekin Ongi etorri Antzerkira Plastikozko antzokira Bakarrik zaude Zirko honen erdian Ongi etorri Antzerkira Plastikozko antzokira Bakarrik zaude Zu izan ezik dena dago prest Eskura ez dauden ametsak Benetakoak ez diren referenteak gaizki sentitzen zara Lasai ez da zure errua Kanpotik zatoz gu bezala bizitzera Araua jarraitu ezkero lortuko duzu Kuadrillan sartzea Batek jakin zer egin Presio guzti honekin Probatu desegin Ez naiz fio inorekin Hemen naiz beste behin Adore tanta batekin Ongi etorri Antzerkira Plastikozko antzokira Bakarrik zaude Zirko honen erdian Ongi etorri Antzerkira Plastikozko antzokira Bakarrik zaude Zu izan ezik dena dago prest