2025/09/14

Taxi horiak (Itoiz)


Laister autobidera altxatuko naiz "dedo" egin tren bat hartu Ze jende xelebre estazioetan! Gutxizat botako ditut arrats bakartiak Zinema hutseetan Gauak, goiziak, jendea Fenderraren tipoa kalean joten Paranoikoen hiri-babes batentzako Doinu izkutuak, Viscontik sekula ez du ametsetan egingo beraz. Ene agurrentzako Taxi horiak Nahi ditut ikusi Ez zapi txuriak, ez ta malkoak Ari dira hitzak Ari dira hots! Ari dira zaratak... ---nazkatzen ari naiz hiri honean!

2025/09/12

Bakezaleak (Anje Duhalde)


Bakearen uso faltsu denen aurka
justizian dago herrien oreka
askatasunari ez biderik uka
herri honek bere bidea badauka.

Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
bakezaleak gara eta
bakean bizi nahi dugu.

Ez gu anitz maita, Madril eta Paris
ez gu otoi zaindu hainbeste poliziz
ez gu defendatu misil eta untziz
ez herri hau zanpa behin eta berriz.

Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
bakezaleak gara eta
bakean bizi nahi dugu.

Ez ken guri lanik eta kentzen jarrai
ez ken izerdirik lana badutenei
ez gu jar kapital basatien morroi
herri hau saltzeko ez guri egin dei.

Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
bakezaleak gara eta
bakean bizi nahi dugu.

2025/09/11

Ama Eskual Herria (Magali Zubillaga)


Ama Euskal-Herriaz naiz naigabetua, uzterat doalakotz betikotz mundua, bere seme alabez abandonatua; nork barka dezaguke gure bekatua? Baztertu dugulakotz zure maitasuna, desegin da betiko gure batasuna; gu baitan aditzen da gudu oihartzuna, hau da zuri bizia hekendu dautzuna. Hil hobi huntan noizbat norbait badabila, zure izaitearen herrestoen bila, lurpetik entzunen du deiadar bipila: hernen dago ama bat bere haurrek hila!

Nun da nekazaria (Xabier Madina)


NUN DA NEKAZARIA Hitzak eta Doinua: M. Azpiazu / L.Iriondo /// Interpret.: Xabier Madina Nun da nekazaria, nun dira nekazariak Nun izkutatu ote dira, baserrietako langileak. Txakurra zaunka ate ondoan, uluka ganaua ikuluan Atxurra lotan erdoi artean, gurdia iraulita atarian. Arria ugari zulo gorrian, kimua ximelduta baratzan Lurrean hautsa hazian ordez, hantzatu zaizkigu baserriak hantzatu zaizkigu baserriak Nun da nekazaria, nun dira nekazariak hiltzera zeak baserri etxea, odol uztuta gugatikan. Nun da nekazaria, nun dira nekazariak. Nun da nekazaria, nun dira nekazariak.

Hertzainak (Hertzainak)


Isilik inola ez hobe abestu
gainera mundu zaharra musikaz deuseztu
abestu ta zaharra deuseztu
hau maite ez duenak bizitzerik ez du.
Kaixo lagun guztioi gu gara hertzainak
batzuk porraz berotzen dizkigute gainak
guk musikaz ustuko dizkiegu zainak
gaur kolokatu behar dugu edonola
gu mozkortzeko vodka horiek koka kola
edonola koka kola
zuek enporratzeko gure rokanrola.
Gurekin nahi baduzu izan neska fina
hobe txina batekin etorri bazina
mundua ez litzateke egongo hain zikina
neska fina etorri bazina
ta elkarrekin ohean izango bagina.
Txoriek zelaietan mokoka garia
gu kanutotarako nahiago maria
gaur mozkortu baino lehen presta afaria
hori duzu hertzainok nahi dugun saria.
Hertzainak jaio eta Hertzainak bukatu
gu isilitzeko mediorik ez du inork asmatu
geu hil baino lehen hobe da apaizak urkatu
aita santu gaixoa puzkarrez akatu.
Ta ohezalea dena gertura dadila
borrokarako prest balak eta fusila
ta inguruan ditugun neska mutil pila
muermoa beheraka ta goraka zakila.

2025/09/08

Esan, esan haurrak (Takolo, Pirrutx eta Porrotx) remix


Esan, esa, haurrak

jakin, jakin nahi dut

jakin zertarako

ditudan eskuak

 

Lorak margotzeko

hori da kontua

a, bai! a bai!

 

Esan, esan haurrak

jakin, jakin nahi dut

jakin zertarako

ditudan eskuak

 

Txoriak ikusteko

hori da kontua

o, ez! o, ez!

 

Esan, esan haurrak

jakin, jakin nahi dut

jakin zertarako

ditudan eskuak

 

Sagarrak biltzeko

hori da kontua

a, bai! a, bai!

 

Esan, esan Porrotx

jakin, jakin nahi dut

jakin zertarako

ditudan eskuak

 

Musika entzuteko

hori da kontua

o, ez! o, ez!

 

Esan, esa, haurrak

jakin, jakin nahi dut

jakin zertarako

ditudan eskuak

 

Txaloka egiteko

hori da kontua

a, bai! a, bai!

Egunetik egunera (Hertzainak)


Egunetik egunera hiltzera noa
eta maitia, kuttuna, laztana
jadanik ez zaitut ikusten.
Hiri setiatuko alanbre latzen gainetik
kolerazko graffiti beltzez bonbatzeko balioko lukeen
brika gorrizko murru erraldoia
bilakatzen zara.

Nazka larriak gauero urkatzen nau eta
maitia, kuttuna, laztana
jadanik ez zaitut entzuten.
Galernen leize sakonetan barna itsas erdian galdu
paperezko ontzi traketsak sekulan ardietsiko ez duen
kosta amestu brumatsua
bilakatzen zara.

Paralisia sentimentalak joan naiz eta
maitia, kuttuna, laztana
jadanik ez zaitut hunkitzen.
Ormatze atomikoaren garai hitsetan
hospitale sikiatrikoetan zain minberak
trebeki moztuko lituzkeen medikua
bilakatzen zara.

Apokalipsia nitan dago.

2025/09/06

Ez esan maite (Xabier Lete)


Ez dezagun esan, maite gu ez ginela horrelakoak, munduak ginduela hondatu. Gu ere mundua ginen, materia ilun berberaz eginak, ez ginen besteek uste bezain makurrak ez guk nahi bezain zuzenak. Gugan zegoen argia itzali baldin bazen ez inori errukik bota ez kulparik egotzi, argitik ilunerako urratsa mila bider eman bai genuen hainbestetan orbandu elkarrekiko leialtasun lehena. Orain badakigu nun gauden eta zer geran eta zer itxoin genezakeen egunsenti batetatik.

Argiñe (Gontzal Mendibil)


Begi beltz du, beltzarana Lurraren ikur ta ahalmena. Zure izenak esan beza Izuzko andere xarmanta kiskali nauen txingarra Labea piztu didana. Gau hartako ilunean Usmatu nuen zeudela Oinazeko suaren mina Ur zapal miresgarria Suak pizteko ekanduaz Egin nindun nire eltxua. Argiñe, bitxi joria Neskatxa guri liraina Argiñe, izpi polita Zure 20 urtez iraungi ezina. Udaberriko egun lausoz Sorturiko maite mingots Lehiatu nintzen ordukoz hortxe ninduzuen lekuko atsekabez eta malkoz maitea joan zait betiko Arabako zelaietan Apirilako euria Edatu zituen ur tantak Bizkai gozokoa den barna itsaso dantza zijuan Utziz bidean oroiak. Argiñe, zuri omenez Nire bihotzeko kantu saminez Argiñe, ene txori maite Izarrak ari dira argitzen.