2025/09/30
2025/09/24
Bi tiro (Maialen Ibarra)
2025/09/23
Bihotzian (Fane, La Txama, Tatta)
2025/09/22
Magala (Haize arrosa ft Faltriqueira)
Behin bizitzea (Gari)
2025/09/16
Koplak (Imanol Larzabal)bideoklipaz
2025/09/14
Hau da debilidadea (Oskorri)
Taxi horiak (Itoiz)
2025/09/12
Bakezaleak (Anje Duhalde)
Bakearen uso faltsu denen aurka
justizian dago herrien oreka
askatasunari ez biderik uka
herri honek bere bidea badauka.
Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
bakezaleak gara eta
bakean bizi nahi dugu.
Ez gu anitz maita, Madril eta Paris
ez gu otoi zaindu hainbeste poliziz
ez gu defendatu misil eta untziz
ez herri hau zanpa behin eta berriz.
Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
bakezaleak gara eta
bakean bizi nahi dugu.
Ez ken guri lanik eta kentzen jarrai
ez ken izerdirik lana badutenei
ez gu jar kapital basatien morroi
herri hau saltzeko ez guri egin dei.
Bakezaleak gara
bakea nahi dugu
bakezaleak gara eta
bakean bizi nahi dugu.
2025/09/11
Ama Eskual Herria (Magali Zubillaga)
Nun da nekazaria (Xabier Madina)
Hertzainak (Hertzainak)
Isilik inola ez hobe abestu
gainera mundu zaharra musikaz deuseztu
abestu ta zaharra deuseztu
hau maite ez duenak bizitzerik ez du.
Kaixo lagun guztioi gu gara hertzainak
batzuk porraz berotzen dizkigute gainak
guk musikaz ustuko dizkiegu zainak
gaur kolokatu behar dugu edonola
gu mozkortzeko vodka horiek koka kola
edonola koka kola
zuek enporratzeko gure rokanrola.
Gurekin nahi baduzu izan neska fina
hobe txina batekin etorri bazina
mundua ez litzateke egongo hain zikina
neska fina etorri bazina
ta elkarrekin ohean izango bagina.
Txoriek zelaietan mokoka garia
gu kanutotarako nahiago maria
gaur mozkortu baino lehen presta afaria
hori duzu hertzainok nahi dugun saria.
Hertzainak jaio eta Hertzainak bukatu
gu isilitzeko mediorik ez du inork asmatu
geu hil baino lehen hobe da apaizak urkatu
aita santu gaixoa puzkarrez akatu.
Ta ohezalea dena gertura dadila
borrokarako prest balak eta fusila
ta inguruan ditugun neska mutil pila
muermoa beheraka ta goraka zakila.