2026/08/27

Ni naiz txakurra deitu zizuna (Xabier Silveira)


 Kaixo Felix ixasilver naiz

txakurra deitu zizuna modu polita ez zela aldez aurretikan jakituna baña lortu nun bai lortu ere horrrekin bilatzen nuna ahantzi bazaizu, porsiakasore hona nere erantzuna Denbora joana ausnarketari etzaionez lagun txarra Kazetariek zabaldu zuten bertsio bat ta bakarra zalantzan jarri eziña bera ez al da bitxi xamarra ze kristo izan zen ados etzena ixilarazi beharra? Zuk telebistan,, irratietan eta egunkarietan lau haizetara zabaldu zenun beldurra modu denetan sentiaraziz bizitza bera beldurgarria benetan eta txertoen ondorioz zenbat hil dira azken urtetan Donostiako hospitaleko ZIUek nolako sona hartu zuten zu ziñen ezkero bertan buru zen gizona bapatean uy, gogoratu dut han larri gaixo zegona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona Negazionista esan zenidan argudiotan zein urria gelditzen ziñen, nahiz ta iraina ez den taktika berria gaitza inorrek ezzun ukatzen baina bere jatorria isolatu ez den birus bat zen? ze igerlek igerria? jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona PCR-ak diagnosian erabiltzeko autua ongi dakizu izandu zela maltzurkeriz gauzatua hola bihurtu zenuten zirku intzidentzi metatua argi utziz hau dela herri bat arras manipulatua jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona gorritu gabe aipatze hutsa asintomatikoena haseran broma ziren ta gero haserrea eta pena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina