2026/08/16

Harrapatuta Mobilen Menphiseko bluesarekin (Markos Untzeta)


 Harrapatuta Mobilen (Menphiseko bluesarekin) · Markos Untzeta & Falcone · Markos Untzeta · Falcone

Eraman bidaian hire ontzi birakarian. 1965-1966 Producer: Gaztelupeko Hotsak Traperoa birak blokean marrazten, zcrgatik galdetu nahi, baina ez du hitz egiten. Neskek goxo hartzen naute zeloa emanez, baina badakit jakin, ezin dut egin ihes. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Shakespeare kalean da, kanpai eta zapata puntadun neska frantses bati mintzo, omen dudana lagun. Mezua igor nezake salatu nauen galdez, - baina postetxean lapurreta, postontzi irekirik ez. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Monak esan zidan trenbidera ez joateko inola; langileek ardoa legez edaten dute odola. Ez nekiela esatean, hark, “nik bat ezagutu nuen, zigarreta bat bezala erre egin ninduen” Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Aitona hil berri, lurpean dago haitzetan, baina ustekabe latzaz jarraitzen dute hizketan, baina nik espero nuen kontrola galtzea, kalean sua piztean tiroka hasiz inola. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Senataria azaldu zen pistola erakusten, semearen ezkontzako sarrerak doan ematen. Ni ia hil ninduten ta ez litzateke zortea sarrera gabe kamioi baten azpian egotea. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Predikaria isilik galde egiterakoan zertan duen hogei libra izenburu golkoan, ta sorgindu egin ninduen frogatzean. Nik esan nion, "ostendu ezin, gu berdinak gara, pozik honekin ?': Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Euri-gizonak bi edabe zizkidan atera, Texaseko jarabea eta treneko ginebra. lnozo, nahastu nituen, burua itota, guztiak zatartu ziren denboraz ahaztuta. Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Ruthiek deitzen dit joateko aintzirara bisitan, bals dantzatzen ikusteko Panamako ilargi-argitan. Nik diot, "zuk zer dakizu nire hasi berriaz", ta hark, "badaki zer behar duzun, bai nik ere zure nahiaz". Ama, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin. Adreiluak Grand Streeten neoi eroak hara igota, han jausten dira hain ondo, hain sinkronizatuta. Pazientziaz eseri naiz prezioa jakiteko, zenbat ordaindu behar den hau bitan ez bizitzeko. Arna, ez al du nireak egin harrapatuta Mobilen Menfis bluesarekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina