2026/08/06

Babesgune (Streetwise)


 STREETWISE - BABESGUNE

Bideoaren grabaketa eta edizioa: Imanol Iraizoz Abestiaren grabaketa: Julen Urzaiz (Sound of sirens studio) Argazkia: Ander Feligreras Eskerrak: Patron, Haizea eta egun horretan gurekin egon zineten guztiei. BABESGUNE: Nere buruak askotan jokatu dit Oraindik ez dut ezagutzen Urteak ikastaro bat dirudite Beti zerbait berria jasotzen Neu naiz nire etsaia Gurutze herdoildua daramat bizkarrean Eta zu zara nere babesgune Ilun zena ARGI bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Eutsi nuen zeruan zehar Eguzkia joan geroztik Beti hor da laguntza emateko prest Hitzik ez dira behar Bizitzaren enbatak gogor jotzen nau Bidean galdu duguna Badakizu suak itzaltzen Behar zaitut, ta nahi zaitut beti nire alboan Eta zu zara nere babesgune Ilun zena, ARGI bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Baina hori zela bakarrik umeen ipuin Eta zu zara nere babesgune Ilun zena, argi bihurtuz, ta zugatik Bizitzan sartu zinenetik ere Eutsi nuen zeruan zehar Eguzkia joan geroztik joan geroztik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario