ETS eta La Fúmiga-ren 'ZURE ORBAINA' bideoklip ofiziala / Videoclip oficial "ZURE ORBAINA" d'ETS i La Fúmiga. WEB: https://entolsarmiento.com/
INSTAGRAM: / entolsarmiento
FACEBOOK: / entolsarmiento
TIKTOK: / entolsarmiento
ZURE ORBAINA (orig.)
Pentsatu nahiko nuke ez zinela joan
Ez zela izan bakarrik nire errua
Baina badira ere bizitza honetan
aurreikusten ez diren kolpeak
Ilunabarretako garagardo hotzak
Elkar banatzen genituen bidaiak
Baina ez ginen ausartu azken urtetan
esatera gure arteko egiak
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait, zure orbaina
I no he tornat als llocs perquè encara no puc
A casa ja no queda ni una foto amb tu
Però cada vegada que jo tanque els ulls
el teu olor em torna a la vida
Orain nigandik hain gertu baina hain urrun
burutik gure abestia ezin kendu
Zergatik egon ginen hainbeste egun
sinisten gure arteko gezurra?
Aurrera egin arren beti hor zure orbaina
Zure orbainak irakatsiko dit nola ihes egin zauritik haratago
Zure orbainak gogoraraziko dit zergatik naizen lehen baino askeago
I ja no queden roses que parlen del passat
Vam viure en un incendi que tot ho va cremar
Farem la nostra vida i el temps ho curarà
Però d'esta ferida, cicatriu quedarà
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait, zure orbaina
Farem la nostra vida perquè el temps no para
2026/08/10
@hatortxurock egon gineneko bideo laburpena "Begi Bat" abestiarekin batera.
📸@mikel_calvo_ grabatua eta ekoiztua.
Emaila: streetwise.iruna@gmail.com
BEGI BAT!
Beroa barruan sartu zait,
bihotzaren taupadak berriz gora
badator beste behin
haren izena jakin beharko nuke
eta nik zer esango dut nik,
kalean tabernan edo alboko dendan
astean dotore ohi da jantzi
bere zer eginak ederki dakizki
eta nik zer esango nuke,
kalean tabernan ikusten badute
beti inguruan dago ta badakit nor den
ezkutatzea ez da bere bertute
zomorro baten antzera
nire inguruan dabil hegan
uste dut atzetik dudala
ziur naiz atzetik dudala badakit
nire atzetik doala
Begi bat zabaldu ta badaezpada
Begi bat zabalduta badaezpada
Ez ezazu bizkarra eman
Ez baidakizu hurrengoa zu izango zaren
Begi bat!
Hiru bider desagertu da
baino aldiz bapatean hemen da berriz
banekien urrun ez zegoela
inor ohartu gabe hemen da aldiz
Zomorro baten antzera
nire inguruan dabil hegan
uste dut atzetik dudala
ziur naiz atzetik dudala badakit
nire atzetik doala
Begi bat zabaldu ta badaezpada
Begi bat zabalduta badaezpada
Ez ezazu bizkarra eman
Ez baidakizu hurrengoa zu izango zaren
Begi bat!
2026/08/09
Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez.
Mobilizazio nazionala, Irailaren 13an Donostian.
Irabaztera:
Orainaren oihua borrokarako beharra
garai ilunetan itxaropena.
Mezu bat doa zabalduz Euskal Herriko kaleetan
bidea aurrean dugu heldu eskua.
Ez dago beste auketarik
irabaztea besterik...
Garaiak borrokari eta borroka garaia
Erraietan sua gaztetik gaztera.
Konpromiso, ilusioa, nortasuna, maitasuna.
Herria ta borroka, bakarra hautua.
Ez dago beste aukerarik
irabaztea besterik.
Airerik har ez dezaten
bihurtuko gara biok askatasun haize.
Garaiaren iluna
borrokaz argitzera
Zu ta biok batera
Herria askatzera
Esker bereziak:
Peio Uribeetxebarria Madinabeitia
Malen Azpiazu Zubeldia
Xabier Zuazabeitia Garmendia
Irene Larrañaga Alvarez
Markel Eguren Toledo
#EHirabaztera
Hitzak eta musika:Gorka Knörr
Pianoa i arranjaments:
Carles Cases.
Biontxeloa: Sveta Trushka
Baxoa: Matthieu Haramboure
Soinua: Aitor Furundarena
Kaleak hustu egin dirade
Austerregun arratsean
jendea han hemenka dabil
suak eta barrikadak
espaloian odola eta
amorrua aurpegietan
Bi hilabeteetan egon dira
huelgara, kalera emanak
demokraziaren oinarriak
gogor eragin asmotan
bainan etsai basati hoiek
gerturik dute erantzuna.
Langileen eskabidea
ezta zilegi haientzat
etsai basatiaren legea
gaur baita lege bakarra
eliz-barruko jendearen aurka
tiro jo dute erantzuntzat.
Langileen eskabidea
ezta zilegi haientzat
etsai basatiaren bidea
gaur baita bide bakarra
eliz-barruko jendearen aurka
tiro jo dute erantzuntzat.
Ahotsak: Maddi Gonzalez de Heredia eta Oihan Finke Bajoa: Elena Lezaun
Kitarra: Lander Alkorta
Tronpeta: Mario Carril
Tronboia: Unai Ruiz de Viñaspre
Saxofoia: Peio Martinez
Perkusioa Iker Iriondo
Talde kolaboratzailea: ESTOLDETAN
Nahasketa: Peiotxu
Masterizazioa: Peiotxu
Portada: Izaro Pardo
Letra:
Berriz nabil galdezka
buruan mila kezka
errutinaren preso
bizitzan gainezka
Hazi eta Loratu
Zainduz elkar Indartu
Bidea eskuetan
Zatoz ta amestu
Gazteona indarra
Eraldatu iparra
Margo, kantu ta algara
Etengabe aurrera
Mugimenduan gaude
Beti herriaren alde
Barnera begiratzen
Lokaztuz ikasten
Herriz herri auzoz auzo
kalez kale pausoz pauso
tantak olatu
euskal herria askatu
herriz herri auzoz auzo
kalez kale pausoz pauso
gazte antolatu
euskal herria askatu
STREETWISE - BABESGUNE Bideoaren grabaketa eta edizioa: Imanol Iraizoz
Abestiaren grabaketa: Julen Urzaiz (Sound of sirens studio)
Argazkia: Ander Feligreras
Eskerrak: Patron, Haizea eta egun horretan gurekin egon zineten guztiei.
BABESGUNE:
Nere buruak askotan jokatu dit
Oraindik ez dut ezagutzen
Urteak ikastaro bat dirudite
Beti zerbait berria jasotzen
Neu naiz nire etsaia
Gurutze herdoildua daramat bizkarrean
Eta zu zara nere babesgune
Ilun zena ARGI bihurtuz, ta zugatik
Bizitzan sartu zinenetik ere
Eutsi nuen zeruan zehar
Eguzkia joan geroztik
Beti hor da laguntza emateko prest
Hitzik ez dira behar
Bizitzaren enbatak gogor jotzen nau
Bidean galdu duguna
Badakizu suak itzaltzen
Behar zaitut, ta nahi zaitut beti nire alboan
Eta zu zara nere babesgune
Ilun zena, ARGI bihurtuz, ta zugatik
Bizitzan sartu zinenetik ere
Baina hori zela bakarrik
umeen ipuin
Eta zu zara nere babesgune
Ilun zena, argi bihurtuz, ta zugatik
Bizitzan sartu zinenetik ere
Eutsi nuen zeruan zehar
Eguzkia joan geroztik
joan geroztik...
Music by Merina GrisLyrics by Merina Gris & Gartxot Unsain
Produced by Merina Gris
Mix & Master by Ed Is Dead
(Airaka, 2022)
Esker bereziak Cris, Edurne, Jonan, Arriguri eta ekipo osoa, Airaka, Ur Kirolak, Axi eta Belako 💕
--------------------------------------------
EUSK:
Zerk egiten zaitu gaizto?
Aiztoa beti zorrotza, garratzak zure hitzak
Zenbat laino beltz
Besarkada bat behar duzu baina kiratsa jasanezina da
Bakarrik zaude
Begizuloak malkotan, errua ez duzu inoiz bilatzen zure etxean
Segi zuloan, ilunpetan ikustezina omen da zure zauria
Ez da zure errua sentitzen duzuna
Baina zurea da, egindako mina
Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak
Ze pena! Musikan ere polizia
Zuena urrea eta gurea ke
Etxea sutan da, eta zu txioka
Chico ¡cállate ya!
#esanbeharnuen
Hemen edonor jainko da, fededun bakarra bera den arren
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, hotzaren aberrian
Laino beltzen erdian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, berde zuri gorria
Hotzaren aberrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, gerrien deserrian
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, baina olatu berrian
Ardi latxen herrian, “nahi eta ezinen” herrian
Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak
Baina zurea da, egiten duzun mina
Zuk nahi ez arren, laino beltzek hitz egiten jarraituko dute
Eta zer? Ekaitzaren barruan beraiek daude
ODIK bakarlaria "AMAAAA!" single berriarekin dator. Resakaren inguruan hitz egiten duen kanta dantzagarria da.
WEB: https://www.rundown-e.com/odik/
LETRA:
Igandea iritsi da
ezin altxatu nagoela
zer ote da
daukat buruko mina
egun osoa ohean etzanda
ezin kendu pijama
laguntza abrakadabra bat
krema bata dutxa bat
amaaaaa!
a ze komeria
resaka
maitea
help me
esan nola
nola pasa re resaka
esan nola
altxa gorputza goraka
bueltaka
rakata resaka
maitea
ama
resaka
hozgailua irekita
babarrunak niri begira
txarrena
Eroski dago itxita
lagunekin kafea hartzera
ez daukagu itxura
guk behar duguna hidratation
ura makarroi bacon
agur alkohol litroa
esaldi tipikoa
Mutil zuzena, tipo normala,gorputzez ez naiz meharra,
armarioa irekitzean
hasten da nire marmarra,
praka pare bat pasatutxoa,
bestea kutre samarrra,
gure ama zen niri zer jantzi
seguru zuen bakarra,
jazteko ezer onik ez eta
kalera irten beharra!
Alkondaratik fularretara
saltoka daukat begia,
batak itzali besteak erre
ohi dute nire aurpegia,
nabarmentxoa, hotza, motela,
nauna eta argia,
izpilu oker traidore horrek
non dauka bere egia?
Alde batera neutroa nago
bestera sexiegia.
Konbinaketak egin nahi eta
sortzen zait logaritmoa,
luzimenduko bizio honek
badauka bere monoa,
hiru ispilu pitzatu ditut,
hau ez da oso sanoa,
ingredienteak baditut baina
falta zait nire tonoa,
ideia gabe nago berriro
eta dendara noa.
Bideo originala: https://youtu.be/XpLxxDUk3ZU?si=xSVMWdWUaXTrP5Hq
Paroles et musique : Dominika Etchart - Inspiré du poème “Le don du sourire" de Jean-Marie Audrain.
Erriñi batek dü, oi plazer egiten
Ükeilea aberasten
Emailea aldiz, ez da ez praubetzen,
Bena bai boztariatzen
Erriñi bat algarri, zoin den hazkürri
Dezagün eman egün, bihar eta etzi…
Bihotza trixterik bizi denarentzat
Erremedio haütüa
Bere üngürüan, etxen ta kanpoan,
Batzarrizko erria
Hartze düan erria ez badük ükeiten,
Eman ezak hiria
Ülünpean denari, bihotz gordinari,
Piztüren ziok argia
Erriñi bat algarri, zoin den hazkürri
Dezagün eman egün, bihar eta etzi...
Irudi grabaketa: Natalia ArtecheEdizioa: Kaparrak K.E.
Soinua: Peio Uribetxebarria Madinabeitia @peiouribetxebarria
LETRA:
Poteotik irten eta
Afterrerutza noiala
Sekreta agertu da
Amatxo balitz bezela
Zaplasteko - Gaua hasteko
Afterretik irten eta
Poteorutza noiela
Amatxo agertu da
Sekreta balitz bezela
Zaplasteko - Gosaltzeko
2022ko ekainaren 3an grabatua Bizi Bagina Bezala diskaren aurkezpen kontzertuan Zaldibar antzokian (Eskoriatza).
Irudiak eta edizioa: Beñat Abasolo
Abestiaren nahasketa eta masterizazioa: Santi Quizhpe
Abestiaren grabaketa: Asel Errasti, Ander Sevilla eta Santi Quizhpe
LETRA:
Berdin jantzi naiz, gaur ere.
Aurpegia busti dut, betiko lez.
Monotoniaren jarraitzaile bihurtu naute.
Aldaketak ditut, nik maite.
Uneoro nire ta hemen.
Monotoniaren jarraitzaile, berriz ere.
Zulo hutsean, amildegi ertzean
jausteko aukera.
Hanka puntetan, gorputza eutsi
nahian, bilatzen oreka
bilatzen oreka.
Lider ikusezinen morroi bihurtu naiz
barnetik tiraka, arrastaka.
Zintzo ta libre, jokabiderik gabe
zure esku dago ta ez jarraitu lerroa.
Zulo hutsean, amildegi ertzean
jausteko aukera.
Hanka puntetan, gorputza eutsi
nahian, bilatzen oreka.
Jada jausi naiz, aurpegia laztandu ta bizirik naiz.
Ta berriz hasteko, aukera dudanean,
etsipenak eten nau.