Iruñean izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioko hirukotea, "Hemen natza ortzirik" XVI. mendeko abestia berreskuratzen. Beti bezala, haren bertsio berritua egin digute Maria Amolategik eta Iker Laurobak.
HEMEN NATZA ORTZIRIK
Joan Amendux , 1564
Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eritzirik,
Herioak ustegabe doloroski egotzirik.
Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
Onak eta onrak bertan munduak edekirik,
Plazerak azkeneko atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik:
Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
Zarraizkidate guziak bertan hitzok ongi notaturik.
Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario