Diamantea (Gorka Urbizu)
BAKAN II EP-tik erauzitako kanta
(c) Only In Dreams, 2025)
www.gorkaurbizu.eus
Bideoa: Arriguri
Hitzak eta musika: Gorka Urbizu Ruiz
Abbey Road Studios-en grabatua Studio #2 (Londres, UK)
Ekoizpena eta nahasketa: Jordi Matas
Ekoizpen laguntzailea: Joan Pons
Masterizazioa: Dave Cooley (Elysian Mastering, Los Angeles, US)
Personnel:
-Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra
-Jordi Matas: Baxua, gitarra, pianoa
-Karlos Arancegui: Bateria
Ardo ezpainak
Zerbait iluna begiradan
Harri azpitan
Onespen bila gabiltza denok
Bakardadea habitatu
Galdu bazara abisatu
Zure bila goaz
Aspaldi da gauaren erdian esnatzen garela
Itsasoa hemen hasten da
Harriak batu
Zubi bat eraiki
Erortzen zaigun arte
Ez gara
Ezertan lehenak
Ez onenak izan
Urteak labur
Eta egunak luze
Konturatuko zinen
Ni naiz
Nigandik urruntzen etengabe
Oraina gara
Animalia nekatuak
Ohituegiak —badakit—
Inori laguntza ez eskatzen
Ez dakizu zenbatetan gogoratu naizen zutaz
Azkenaldi honetan
Diamante landugabea da gure samurtasuna
Itsasoa hemen hasten da
Harriak batu
Zubi bat eraiki
Erortzen zaigun arte
Ez gara
Ezertan lehenak
Ez onenak izan
Urteak labur
Eta egunak luze
Konturatuko zinen
Neu naiz
Nigandik urruntzen jakin gabe
Batzuetan galdu, bestetan irabazi
Gaur ez dut ezer idatzi
No hay comentarios:
Publicar un comentario