Jatorrizko abestia: The Pogues
Hitzak: Jem Finer y Shane MacGowan
Itzulpena: Paul Beitia
Musikariak: Lander, Julen, Urdin, Peru, Gaztelu, Arrate, Joseba
HITZAK:
Eguberri da
Eta tabernan
Zahar batek dio:
“Amore eman”
Ta gero kantuz:
Loriak udan
Aldendu eta
Amets hindudan
Zorteko nintzen
Joko, apustu
Urte honek ondo
Baietz hartu gu
Eguberri on
Kuttun, maite haut
Guretzat badator
Sasoi bete bat
Automobilak handi
Urrezko ibai
Mundu berri honetan
Zaharrenek jai
Eskutik emanda
Eguberri hartan
Mundua niretzat
Promestu hidaan
Eder hintzen
– Hi berdin, hiriko erregin
Musika bukatu, guk gehiago nahi
Sinatra kantuan, mozkorrak jokuan
Musu eman genuen egunsenti-zain
Ta abesbatzan mutikoak
Kantuz dira irriz
Kanpaiek jotzen dute
Eguberriz
Ergela, zerria!
– Nazkagarria!
Ohean, pasata, hilzori etzanda
Alferra, urdea! – Putasemea!
Gabon onak hiri, hire azkena bedi!
Ta abesbatzan mutikoak
Kantuz dira berriz
Kanpaiek jotzen dute
Eguberriz
Nor izan nahi ninan
– Nork ez du nahiko, ba?
Nire amets denak
Horra, zulora
Nirekin zeuzkanat
Nire ametsekin
Hirekin soilik naun
Bakarrik ezin
Ta abesbatzan mutikoak
Kantuz dira berriz
Kanpaiek jotzen dute
Eguberriz
No hay comentarios:
Publicar un comentario