2026/09/28
Arriagaren kanpaiak (Natxo de Felipe, NDF & Kuarteto Philiperena)
J.C.Arriaga-Natxo de Felipe/ A. Estiballes Juan Crisostomo nire grazia, Arriaga dut deitura, kantuan nator Santiagoko¿ erlojuaren kontura, Katedraleko kanpaiak jotzen, minututik minutura, ze erlijiok ekarri digu sufrimendu hau mundura? Eguneroko kanpai kolpeak, ehun ta laurogehi ta piku, jakitun dira alkate, apaiz eta apezpiku, Profetak ere bi belarriak pozik estaliko ditu, baldin eskuak gurutze baten iltzaturik ez balitu! Someran sortu, Errondan hazi, sufritzen dut egunero, nire kolega Philipe ere omen dabil erdi ero, Oskorri bere grabaziotan moztu du ehun aldiz edo, bake santua sortzaileontzat kanpai hori ez balego! Laurden, erditan, laurden gutxitan, Angelus eta puntutan, obra oso bat sortu ezinik, kanpaiarekin burrukan, sortzaile orok tarte lasairik ezin baldin badu ukan neure burua urkatu behar dut kanpandorreko puntan! Pariseraino ihesi joan nintzen belarriak gorri, berrehun urte beranduago holan zebilen Oskorri! Inork mihia mozten badio kanpai zahar triste horri, doinu berriak sortzen ditugun etxera ongi etorri!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina