2026/10/21

Asteazken 76/3/3 (Skabidean) Acera


 Hona hemen #uztanafarra dinamikaren harira egin dugun Acera taldearen bertsioa, plazer bat izan da zuen musikarekin jolastea, mila esker! Talde gutzion partez zuen gustukoa izatea espero dugu.

https://www.txantxangorria.eus/autorea/skabidean/ Txoriek aske izateko Hegalak behar dituzten antzera Kontzientzia ta antolakuntza Behar zituen langileriak 76ko martxoaren 3.ean Faxismoa demokraziaz Mozorratzen hasia zegoela Gas lakrimojenoa eta balak inolako barkamenik gabe 5 familia apurtuta Eta oraindik justizia ez da agertzen Boteretsuen morroiek soilik Odolez bete zuten historia Ausarten aldeak berriz Ereduz eta memoriaz Haiengatik hurrengoengatik Eginkizuna da ez ahaztea Kaleak oraindik Herriarenak direla Ezinegona giroan Gasteizko zainetan Ekintza zikinen aurka Garbiak ideiak Batzar ezinbestekoak Ta grisen muntai bihotzgabeak Eguneroko ogia Ogi ustela Oroimenetik ezabatu nahiak Ezer ez damutu gabe Ehun familia zaurituta Eta oraindik justizia ez da agertzen Boteretsuen morroiek soilik Odolez bete zuten historia Ausarten aldeak berriz Ereduz eta memoriaz Haiengatik hurrengoengatik Eginkizuna da ez ahaztea Kaleak oraindik Herriarenak direla

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina