2026/11/28
Begira Orain (Janus Lester)
Euskal Zinemaren Galatik Janus Lesterrek primizian eta lehen aldiz agertoki batean, “Begira orain” kantu berria abestu zuen. Sentikortasun handiko eta, aldi berean, indarrez betetako balada honekin atmosfera magikoa sortu zuen Victoria Eugenia antzokian. Oholtzan lagun izan zituen Garazi Esnaola piano-jotzailea, hari-boskote bat (Ane Ibarra, Joanes Ederra, Iraide Sarria, Markel Zeberio eta Xabier Zeberio) eta “Los Domingos” pelikulako abesbatza. Bere interpretazioak publikoa hunkitzea lortu zuen eta galako une gorenetako bat izan zen. https://www.txantxangorria.eus/autorea/janus-lester/ Gogoan dut ezin dut ahaztu desberdina nola bihurtu zenuten, ez zaie nahiz ta hitzak soberan izan ez nintzen sekula erantzun bat emateko gai ez nintzen sekula erantzun bat emateko gai sekula ez nintzen gai Begira orain mina erregai itzali nhi izan zenidaten suak hor darrai. Begira orain mina erregai itzali nhi izan zenidaten suak hor darrai. Niri loa kendu zidanak lortu ahal dut urteotan egitea lo lasai Jaso arren hamaika epai ez naiz egongo ni ez na/iz zein bes/te i/no/ren za/in Begira orain mina erregai itzali nhi izan zenidaten suak hor darrai. Begira orain mina erregai itzali nhi izan zenidaten suak hor darrai. Uoh, oh, ah, ah... Uoh, oh, ah, ah... suak hor darra(i)_Ahrr, ahrr, ahrr, ahrr... Ahrr, ahrr, ahrr, ahrr... suak hor darrai itzali nahi, itzali nahi, itzali nahi izan zenuten suak suak hor darrai. Itzali naiz, itzali naiz itzali naiz zenuten suak suak hor darrai
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina