Lehengo batin bidali nuen Sherlock Holmes Watson-ekin ene andre ideiala, please bilatzeko eskatuz
Astero egiten gendun bilera luza bat detektibe haiek beti informe berbera zen ematen zitadena iribarre etsiaz
"Ez, Sigrid erregina ez da hiri guztian azaltzen arrastorik batere utzi gabean joana dirudi."
Ni ere ibiltzen naiz ene maitearen soineko pusketa bat-edo bere painelu horia aurkitzeko asmua desio alper horreaz.
"Ez, Sigrid erregina ez da hiri guztian azaltzen arrastorik batere utzi gabean joana dirudi."
Berandu da, berandu da berandu da niretzako Berandu da, berandu da berandu da niretzako Ez dut sekula aurkituko nire Sigrid erregina... ...sekula ez dut...
Etxetik ihes egiteko kalea zeharkatzea mutiko batek bakarrik egin lezake. Baina kaleak egunero ibiltzen dituen gizon hori jadanik ez da mutiko bat, eta ez doa etxetik ihes.
Badira udan eguzkia sartzen ari den plazak, hutsik geratzen direneko arratsalde batzuk. Eta landare alferrekoen etorbidetik heldu berri den gizon hori gelditu egin da.
Merezi ote bakarrik egoteak? geroan ere, bakarrik egoteko.
Kalerik kale bakarrik, plazak eta kaleak hutsik, gelditzeko esan behar zaio andereren bati. Eta norberarekin bizi dadila eskatu behar zaio zeure buruarekin bestela mintzatuko zara.
Merezi ote bakarrik egoteak? geroan ere bakarrik egoteko.
Zure besoetan, maiia, eguzkiaren irrinoa mila bider handiago izanen da zazpi egunetako astean.
Loreak ugaluko dira nire etxeko leihatilan, larrosaz ta klabelinaz apainduko dut baratza.
Horregatik batzutan gaueko mozkortia berriketan hasi ohi da proiektuak adierazten. Kalerik kale ibilkiaz ere etxea jadanik, andere horrenean legoke, ta mereziko luke.
Merezi ote bakarrik egoteak? geroan ere bakarrik egoteko.
Zu gabe, esperantzarik ez legoke. zu gabe, ateak itxiko lirateke. Zu gabe, ilunetan nengoke. Zu gabe, ezin iraun daitek. Zu gabe, ametsik ezin dut bete. Zu gabe, ezin bizi naiteke.
Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe
Beti nor ekialdean
Edireiten da bidean
Kantu bat gogoz aidean
Biziaren izenean
Rom Sinti Buhame Gipsy
Ber koloreko irrintzi
Atzo egün bihar etzi
Goiz ekiari ez etsi
Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe
Jin baledi oren latza
Hunaintiko akabantza
Arrahas dezagün dantza
Bizi nahiaren hatza
Hi tzigano entzün ezak
Golikeatüko deiat
Bidez bide hebentik harat
Honki jin hire etxerat
Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe
Ez dut bilatzen aberatsen bidetarik ibiltzea! Ez dut bilatzen haundiekin nik jokoetan hartzea! Jende gehienak bezala sortua Aitamen lurrari lotua! Behardunekin bizitzea: hori da neure hautatua!
Jende oro dira behardun ukanik ere ontasun... baina aberats guti jartzen jende xelebre lagun! Aberatsen eskua urrun heltzen, zer nahi non-nahi tinkatzen... Gure herriaren geroaz dute tratu merke egiten!
Otsoak bordan otsoekin, gaixo bildotsak hoiekin! Bainan bordazainak non dira? Ager dite(ze)la argira! Euskal Herria euskaldunendako: berek erran behar hau nolako! Gaurko gidariek baitute hori onartu beharko!
Egun guztia irauten duzu Zure kainoari lotuta Beldurrak zaitu maskaratueta Enork ez daki nor zeran Ez du inporta galant ederra Mundu guztiak izena dauka eta Zurea, txakurra! Odolaren usaina, biolentziaren erresumena Si vis pacem para bellum Dio zure brigada txuskeroak Si vis pacem para bellum 9 mm. zuretzat Zure omenez negarren gainetik Gorrotoko ohiuak dabiltza Protokolo guztia ta azkenian Erakusteko zer zeran Bat gutziago edo agian Derrigor ondeztu behar den azken Numeroa Si vis pacem para bellum Noiz arte jarraituko du dantza Si vis pacem
Zerua eta Zorua: Hiru Kanta Bakardadeari (III. etapa)
Musika: Burutik
Grabazioa eta nahasketa: Josu Erviti
Diseiñua: Iraitz González
Bideoa: Jokin Barriola
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
/ @gabidelamaza
/ euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Usoa hegaka doa
Heldu zen gailenera baina nabari du
Haizea erortzerakoan
Bortitzagoa da. Begiak itxi ditu
Saiatu zen, ez zuen lortu
Ta oraino ez da ohartu
Barneraka dio: "zoruak maite zaitu..."
- Zoruak maite zaitu
- Ostrukak ikasi du hegan
Orduan ikusi du, bertan
Ez zarela izan inoiz hain urrun zorutik
Zaren bezain txiki ikusi zaitu gertutik
Hala ere, zure hortan beti
Ez duzu zeru hontan eki
Hortara hurreratzen utziko inor ez
Aukeran ez zenuke etsiko
Hegaldi dena eta ez denari epaila еmanez
- Zertan behar dut haizеa kontran
Hilko banaiz arrakastak jota?
Soa goratu hemen naizen hontan
Hemen naizen hontan...
Ez banaiz amiltzekotan