Autobusetik behera zigarroa lurrean lausotuz eskailera gora giltzaren metal hotsa ate hau gizendu dela dirudi argia piztu behar iluna desegin zapatak aparkatzeko tokia tokia bilatu behar sukaldean hotzgailua hilkutxa dirudi afaltzeko gogoak kafe bero batean urtu ditut zigarro bat piztu nahi
hauxe da egun motela berriz aspertuko naiz beti histori berdineaz
tokataren gain dagoen diskoak hautsa azalean eseri behar naiz oinak bilusik fmen gainean telebistaren zaratak betetzen aidea
iheserako botoirik banu autobideen arrai horiak bukatzen diren puntura joateko ta modernoak "english speaking"
hauxe da egun motela berriz aspertuko naiz beti histori berdineaz
Ez nuen inoiz txapelik kendu nehoren aurrean Ta orai berriz noa zoratzen deitzen nauenean Otso nintzen ta bere eskutik jaten dut geroztik Zakur gaiztoaren hortz handiak ez ditut jadanik.
Ttiki ttikia bihurtu nintzen Panpina bat besterik ez zen Etzanda begiak hesten zituen Aita-ama erraiten zekien.
Beti izan naiz oso eroskorra, ah! Zer aldaketa Urtu egin naiz bere ezpainetan izotzen antzera Ezpain gozoak, ezpain xamurrak kontent dagonean, Bihurtzen dira mutur luzeak, hasarre denean.
Segi behar ditut bere legeak, agindu guziak Zentzugabeko erokeriak ta jeloskeriak, Neska xarmant bat behin agertu zen etxeko atarian Golpe ederrak bildu zituen bere ausardian.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/https://txatxangorria.blogspot.com/ / @gabidelamaza / euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Pasodoble bat Lasturgo plazan
Txitxarro irekita egongo bazan
Zapi bat buruan abarkak oinetan
Txin-txin hotsak patriketan
Ameriketan
Pasodoble bat Lasturgo plazan
Txitxarro irekita egongo bazan
Zapi bat buruan abarkak oinetan
Txin-txin hotsak patriketan
Ameriketan
Gazte baten memoria
Motorra kotxe horia
Gogoratzeko argazkiz bete zuen galeria
Hamarkadak-hamarkada
Asteburu eta aste
Burua mugitu zuen bihotza atera arte
Eta beheraino makurtu
Lurra mihazkatu arte
Altsa, altsa, aire!
Pasodoble bat Lasturgo plazan
Txitxarro irekita egongo bazan
Zapi bat buruan abarkak oinetan
Txin-txin hotsak patriketan
Ameriketan
ALTXA ESKUA
Xiberoots / Rocky Dawuny / Malen eta Ekhi Barrenetxea / Nei Solano
Musika: Xabi Solano
Hitzak: Jon Garmendia
ALTXA ESKUA
Altxa eskua
herriarekin bazaude
altxa eskua he!
altxa estua hu!
Altxa eskua
ni zurekin zerurarte!
altxa eskua he!
altxa eskua hu!
Zatoz
nire bihotzera
nire babesera
egunsentia
heldu aurrez
Zatoz
nire barrenera
nire ohantzera
ilunabarra
heldu arte
Gaur zurekin gelditu nahi nuke!
Ai,ai,ai...
burun dauket zure lurrin usaine
Ai,ai,ai...
jakin etzaitudala ahaztuko beine
Zatoz
zauriak ixtera
minak sendatzera
bakardaderik
ez da hemen
Zatoz
Lur kantuen hotsa
etxeko bihotza
deserri honetan
nirekin zaude!
Gaur zurekin esnatu nahi nuke!
Builaka, builaka
Euskal Herria dantzan
dantzan gurekin lan
eskuak airian
Builaka, builaka
Euskal Herria dantzan
Xiberoots, Esnebeltza, Rocky!
Musika: Iñaki Palacios
Letra: Karmele Jaio
Ahotsa: Mikel Urdangarin
Musikariak:
Txistua: Iñaki Palacios
Pianoa: Juan Sebastián Vázquez
Gitarra: Javi Garay
Biboliña: Xabi Martínez Otxagabia
Trikitixa: Errando López de Luzuriaga
Baxua: Eneko Espino
Batería: Iñaki Alarcia
Grabaketa eta nahasketa: Mecca Recording Studio
Bideo zuzendaritza: Aiora Ponce
Dantzariak:
Marina Eskisabel
Lena teme eskisabel
DAB dantza konpainia
Hodeiak bildu dira zeruan
haizeak orbela darama
udazkeneko argiaren altzoan babestuta
jaka barruan ditut eskuak
hotzetik dator arindua
nire zauriak sendatzen laguntzeko ukendua
zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala
eguzkiaren printzen antzera
barruan egin didazulako ziztada
zoaz jada, zoaz uda
nigan geratuko da
emandako azken musuaren itzala
zatoz ekaitz, euri zaparrada
ezabatzera zuk utzitako orbaina
zatoz haize zirimola
eroatera laztana
gure ezpainen dardara urrutira
kolorez bete ditut begiak
bihotza taupadaka hasi da
eta nik lotan utzi behar dut behingoz oroimena
egunak laburtzea behar dut
zuhaitzek hostoa galtzea
gorri horizko koloretan aurkitu gerizpea
zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala
eguzkiaren printzen antzera
barruan egin didazulako ziztada
hego haize bihots gabe hori
eroan itzazu zurekin hasperenak
zu ta ni, gu izan ginen umetxoak
beheko su baten geroa jaio ta zaharra erre
urtaro berri baten usainen zain
sutan desegitea belarrira behin zuk esandakoa
gainean daraman maite zaitut laztana
eraman hintzen zama urrutira
-------------------------------------------------
Musika: Iñaki Palacios
Letra: Karmele Jaio
Ahotsa: Mikel Urdangarin
Musikariak:
Txistua: Iñaki Palacios
Pianoa: Juan Sebastián Vázquez
Gitarra: Javi Garay
Biboliña: Xabi Martínez Otxagabia
Trikitixa: Errando López de Luzuriaga
Baxua: Eneko Espino
Batería: Iñaki Alarcia
Grabaketa eta nahasketa: Mecca Recording Studio
Bideo zuzendaritza: Aiora Ponce
Dantzariak:
Marina Eskisabel
Lena teme eskisabel
DAB dantza konpainia
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/https://txatxangorria.blogspot.com/ / @gabidelamaza / euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/https://txatxangorria.blogspot.com/ / @gabidelamaza / euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Herri ttiki batekoa nintzen
herri-kirolen morroia
lehiaren maitale itsua
ikutu nahi nuen goia
neska kontuak ere tarteko
apustu eta orroia.
Destinuak berak nahi bezala, ordea
idatzi zidan gidoia.
Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen
ez zela berdina.
Zainetan nuen lehiarako grina
denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.
Neska batetaz txoratu nintzen
nola txoratu gainera
gau eder batean esan zidan
“gurea doa haustera”
ilargipean etzan ginen eta
belaunetik izterrera
behatza laster irristatu zen
desio nuen oihanera
ez nuen uste gaur iristerik
zure ihintzetan bustitzera.
Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen
ez zela berdina.
Zainetan nuen lehiarako grina
denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.
Gozatzea eta sufritzea ere
nabari ziren arnasan
gure azken amodio gaua zen
hura amodioa bazan
maitasuna lehia bihurtu zen
lehia maitasuna ez zan
Ameriketara alde egin nuen
ezin bainuen hura jasan.
Zainetan nuen lehiarako grina
maitasun kontuan ikasi nuen
ez zela berdina.
Zainetan nuen lehiarako grina
denborarekin pasa zaitzadan bihotzeko mina.
Urtez urte, pausoz pauso, herriz herri eta auzoz auzo!! Urtez urte, pausoz pauso, herriz herri eta auzoz auzo!!
Heldu da demokrazia ta_aristokrazia heldu berriak e/ro/si na/hi du guz/ti/a, gu/re bur/ge/si/a lo/kar/tu/a bai/ta a/tza/rri/a, HABE-k, HABE-k e/ro/si na/hi du guz/ti/a, hi/ru pro/bin/tzi/ak, Eus/kal He/rri/a. Bukatu da eskasia jokoduna baita nagusia, atzarri den burgesia, euskararen aristokrazia!!
Bukatu da eskasia jokoduna baita nagusia, atzarri den burgesia, euskararen aristokrazia!!
Bukatu da eskasia jokoduna baita nagusia, atzarri den burgesia, euskararen aristokrazia!!
Lehengo batin bidali nuen Sherlock Holmes Watson-ekin ene andre ideiala, please bilatzeko eskatuz
Astero egiten gendun bilera luza bat detektibe haiek beti informe berbera zen ematen zitadena iribarre etsiaz
"Ez, Sigrid erregina ez da hiri guztian azaltzen arrastorik batere utzi gabean joana dirudi."
Ni ere ibiltzen naiz ene maitearen soineko pusketa bat-edo bere painelu horia aurkitzeko asmua desio alper horreaz.
"Ez, Sigrid erregina ez da hiri guztian azaltzen arrastorik batere utzi gabean joana dirudi."
Berandu da, berandu da berandu da niretzako Berandu da, berandu da berandu da niretzako Ez dut sekula aurkituko nire Sigrid erregina... ...sekula ez dut...
Etxetik ihes egiteko kalea zeharkatzea mutiko batek bakarrik egin lezake. Baina kaleak egunero ibiltzen dituen gizon hori jadanik ez da mutiko bat, eta ez doa etxetik ihes.
Badira udan eguzkia sartzen ari den plazak, hutsik geratzen direneko arratsalde batzuk. Eta landare alferrekoen etorbidetik heldu berri den gizon hori gelditu egin da.
Merezi ote bakarrik egoteak? geroan ere, bakarrik egoteko.
Kalerik kale bakarrik, plazak eta kaleak hutsik, gelditzeko esan behar zaio andereren bati. Eta norberarekin bizi dadila eskatu behar zaio zeure buruarekin bestela mintzatuko zara.
Merezi ote bakarrik egoteak? geroan ere bakarrik egoteko.
Zure besoetan, maiia, eguzkiaren irrinoa mila bider handiago izanen da zazpi egunetako astean.
Loreak ugaluko dira nire etxeko leihatilan, larrosaz ta klabelinaz apainduko dut baratza.
Horregatik batzutan gaueko mozkortia berriketan hasi ohi da proiektuak adierazten. Kalerik kale ibilkiaz ere etxea jadanik, andere horrenean legoke, ta mereziko luke.
Merezi ote bakarrik egoteak? geroan ere bakarrik egoteko.
Zu gabe, esperantzarik ez legoke. zu gabe, ateak itxiko lirateke. Zu gabe, ilunetan nengoke. Zu gabe, ezin iraun daitek. Zu gabe, ametsik ezin dut bete. Zu gabe, ezin bizi naiteke.
Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe
Beti nor ekialdean
Edireiten da bidean
Kantu bat gogoz aidean
Biziaren izenean
Rom Sinti Buhame Gipsy
Ber koloreko irrintzi
Atzo egün bihar etzi
Goiz ekiari ez etsi
Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe
Jin baledi oren latza
Hunaintiko akabantza
Arrahas dezagün dantza
Bizi nahiaren hatza
Hi tzigano entzün ezak
Golikeatüko deiat
Bidez bide hebentik harat
Honki jin hire etxerat
Ekiaren ekialdean Ekialde
Sortaldearen sartaldean Mendebalde
Hegoaren bide bürüan Iparralde
Eta ni bideen artean lau haizen jabe